ABUZTUAK 8, 20:00

MUTRIKUKO
MUSIKA BANDA

Mutrikuko Bandaren lehen hastapenak 1830ekoak dira. Udalaren baiezkoa jasotzea zaila izan zen, baina udal agintarien eta arrantzale kofradiaren laguntzarekin lehen istrumentuak erostea lortu zuten. Lehen zuzendaria Jose Santiago Iturrino izan zen eta ondorengoak dira J. Francisco Iturrino, Nicanor Iturrino, Francisco Iturrino eta Javier Goikoetxea, hurrenez hurren. Arazo bati baino gehiagori egin behar izan zioten aurre, jende faltari, bandaren finantziazio  xumeari eta egoera politiko zein sozialari, batipat. Hala ere, oztopo guztiak gainditu zituzten, eta 1940an Paco Arrietak solfeo irakasle eta bandako zuzendaritza lanari ekin zion. Urte asko  eskaini zizkion musikazaletasuna herritarren artean bultzatzeari eta, nahiz eta Pacoren  zuzendaritzapean parentesi bat egin zuen Zezilio Pagoagak 1960ko hamarkadan, Paco izan zen bandaren zuzendaritza Agustin semeari eman ziona. 2008an, Agustinen erretiroarekin batera, Karlos Escudero jarri zen zuzendari eta herriko beste kultur eragileekin kolaborazioak sustatu dira. 2016tik zuzendari berria du Bandak, Josean Pascual donostiarra.