Uztailak 31, 20:00

Oreka TX
+ Gure Ametsa Dantza Taldea

Oreka TX Harkaitz Mtz. de San Vicente eta Igor Otxoak sortu zuten 1997.urtean eta orduz geroztik dabiltza txalapartak dituen aukerak ikertzen eta zabaltzen, txalapartaz gozatzen eta goza arazten, azken finean.

Gaur egun Harkaitz Martínez de San Vicente eta Mikel Ugarte txalapartariak eta Mixel Ducau, Iñigo Egia eta Juan Jose Otxandorena musikariek osatzen dute OREKA TX  taldea.

Parte hartu izan duten festibaletako ikuslegoa musika tresna honen ikusgarritasunak txundituta geratu izan da, baita taldeak jotzerakoan duen energiagatik ere. Bost kontinenteetako tauletan jo eta txalaparta gure mugetatik kanpoko ikuslego eta espezializatutako komunikabideen artean ezagutzera eman dute.

Oreka Tx-ek hainbat artisten diska grabaketan parte hartu eta zuzeneko elkarlanak egin dituzte. Phil Cunningan, Ara Malikian, Manu Dibango, Aziza Brahim, Motoko Hirayama, Silvia Iriondo, Carlos Nuñez, Rai National Synphony Orchestra, Hakon Kornstad bezalako izen handiekin kolaboratu dute eta ‘Elkarlanak’ atalean entzun ditzakezuen beste hainbat eta hainbatekin.

Musika ezberdinekin fusionatzeaz gain, diziplina ezberdinak uztartzea ere dute dibertimentu, bai dantza, zein zirko, ikus-entzunezko, herri kirol eta pizgarri den edozein elementurekin ikuskizunak eraikitzea dute xede, hainbat eta hainbat kolaboratzaile zoragarrirekin batera.

Kolaborazio, sari eta errekonozimenduen gainetik, Oreka TXentzat plazerra izan da beti txalaparta bidaide izanda, munduan zehar euskal unibertso anitz eta koloretsua zabaltzea.

DISKOGRAFIA

Icon
2019

Oreka

Icon
2014

Silex

Icon
2006

Nomadak TX

Icon
2001

QUERCUS ENDORPHINA